artaldea zirikatzen

Artaldearen ohiturak
Egun bikaina!

Argia, eguzkitsua, goi mendietako pagoen artean ibiltzeko modukoa!

Artaldea, halaz ere, ohikoetara. Bilbo inguruko merkatalgune erraldoi batean bildu da, etxe-kortan behar ez dituen hainbat eta hainbat aulki, besaulki, maindire, oihal eta lorontzi erostera.

Ia gizarte-geruza guztietako (aberatsik ez, noski!) kideak bezero. Ezagunenak, baina, literaturaren eta zinemaren arloko bi izendun, hemen anonimo.

Besteok bezain gizaki, besteok bezain arrunt.

Eguna bertan eman ondoren, zoriona kartoizko kutxatan iritsiko bide zaigu etxera.

Gero montatzea baino ez zaigu faltako.

Datozen egunetan bankua izango da gauzak zinez argi utziko dizkiguna.

Comments

UPV: Denigrantea ala barregarria?
Denigrantea, bai, UPVko irakasle eta ikerlariokin gertatzen ari dena. Baina barregarria, aldi berean.

Egunotan, epea amaitzear dagoela eta, ikerlari eta irakasle guztiok jo eta ke ari gara gure soldataren areagotzea ekar dezaketen euskotramo famatuak kobratu ahal izateko paperak betetzen.

- Ordubeteko kontua, txo!

Baina printzipioz eskaera-orria eta curriculum vitae hutsa behar zutenak, bat-batean, lan amaigabe bilakatu zaizkigu guztioi, Sisiforenaren pareko. Jakingo balu jendeak zenbat eta zenbat ordu lapurtzen ari gatzaizkien irakurketari, ikerketari, idazteari eta aisialdiari! Baina, argitu dezagun, ez da lana kezkatzen gaituena. Horrekin batera aurpegiratzen zaiguna da benetan jasangaitz egiten zaiguna. Horrek agerian uztarazten digun morrontza, zekenkeria, baboseo-premia da jasangaitza.

Izan ere, lehenengo mailetan, bederen, unibertsala, lineala eta automatikoa izan behar zen diru-saria norgehiagoka baten antzera antolatu zaigu oharkabean. Nonbait, ez da aski bost urtetan behin, diru-ordaiketaren bidez, UPVk onesten dizkigun “irakaskuntza-merezimenduak” (sic) kontsakraturik izatea, ez eta sei urtetan behin Espainiako Hezkuntza eta Unibertsitate Ministeritzak onetsitako “ikerkuntza merituak” ere. Ez, orain, gure Kalitate-Erakunde propioa dela eta, irakasle eta ikerlariok zinez onak garela erakutsi behar dugu berriro ere eta, gainera, duela hogeita hamar urtetik hona egindako guztien paperak eta ziurtagiriak egokiro gordetzen ditugula demostratu behar dugu. Horrela baino ez dugu “bufandatxoa” lortuko.

Egia esan, sindikatuak euskotramo zaharrak deusestatzeko akordioa negoziatzen hasi zirenean, bazen arrazoirik gauzak aldatu egingo zirela pentsatzeko eta duela urte batzuetako esperientzia paperzale hura (irakaskuntz eta ikerkuntz merituak ezerezaren fotokopia-kiloen arabera baloratu zituena) alboraturik geratuko zela espero izateko.

Laster ohartu ginen ez unibertsala, ez lineala, ez automatikoa izango zela akordioaren aplikazioa.

Halere, hartara hurbil zitekeen zerbait espero genuen inozook. Akordioa sinaturik, ondoko baiezpen, onespen eta bataioek letra txikia aldatuegirik ez ote zuten utziko susmoa zabaldu zen. Baina esparantza esperantza da, batez ere soldata izan beharko lukeen saria dagoenean tartean, eta zeharo biluzik harrapatu gintuzten bete beharreko eskabide-orriek. Hain biluzik, ezen erreakzionatzeko erreflexurik ere ez baikenuen izan. Gainera, ez balorazio-irizpide, ez epaimahai, ez ezer ez zen zehaztu. Barka: argi edo geratu zen norberak teorian atera zezakeen puntu-kopurua zenbatekoa izan zitekeen. Ondorioz, jakina, nahi beste bilera argi-emaile antolatu behar izan ziren: errektorearekin, bigarren direnekin... eta, paperen zailtasun diabolikoa ikusirik, telefono magiko bat ere piztu zuten zitezkeen zailtasunei eta galderei erantzuten ahalegintzeko.

Eta orain, epea amaitzeko hamabost egun falta direla, hor ari da irakasleria guztia paperak bete nahian eta egindako guzti-guztiaren ziurtagiriak han-hemenka eskatzen. Hainbeste eta hainbeste eskatu dira, ezen UPVko bulegotxoa blokeatuta geratu baita eta, jarraian, gutun bat idatzi behar izan baitzaio populu guztiari ziurtagiririk ez eskatzeko esanez, behar izanez gero, Ebaluazio Batzordeak berak eskaraziko digula azpimarratuz.

- Eske UPV ez duk tontoa! -esan dit lagun batek- Bazakik lehenengo tramo biak erdi automatikoak edo izan daitezkeela, ziurtagiririk gabekoak, eta, horrela, ezinbestekoak direnak baino ez dizkik luzatu behar izango. Hemendik hilabete batzuetara eta irakasleon laurdenarenak baino ez, ikusiko duk!

Hala izango da, ziurrenik, baina kontua da inork ez duela ezeren bermerik eta, egun, hor ari gara UPV guztia lan berezia burutzen.

Hor ari gara, esate baterako, auskalo norentzat prestatutako curriculum vitae delakoan irakaskuntzari dagokion lehen atala nola bete asmatu ezinik. Nork eta guk, bataz beste, berrogeita bost bat urte dugun irakasle-ikerlariok. Zeren eta, hogeita hamar urte baino gehiago dituen zein irakaslek hartu du parte “nazioarteko truke-programetan”?

- Beno, atal hori hutsik, txo!

Eta hurrengoa? Unibertsitate honetako zein irakaslek egin ahal izan du, ikasketak bukatu ondoren, atzerriko ikastegietan egonaldirik? Eta zer da “kalitate-programetan parte-hartze” hori? Jakin badakigu zerbait kalitate kontuaz, baina zer adierazi nahi du parentesi arteko “graduak eta graduondoak” delako eranskin horrek?

- Hik ez duala horrelakorik, lasai. Bete gabe horiek ere!

Eta “berrikuntza pedagogikorako ahalmen egiaztatua”, zer koino duk hori?

- Hire ahalmen hori benetan egiaztatua dela erakutsi ahal izateko, gauzaren bat burutua behar duk izan. Horrela, koadrotxoek adierazten duten moduan, garbi utzi behar duk zein ikastegitan, zein jarduera burutuz eta zein egunetan hasiz eta zein bukatuz lortu huen ahalmena egiaztatzea demostratu behar duk. Toreroek ez bezala, haiek lekukoak baitzauzkatek, hik esan egin behar duk non egiaztatu huen ahalmena. Ole, toro!

Eta zer esan oraindik jaioa ere ez den UPV-EHuko campus birtualean parte hartzeari buruz?

- Utz ezak hori ere hurrengorako, mutila! Curriculumaren formatua, badakik, jubilatzear dagoen irakasle perfektuenak baino ezin bete dezakeen paper sorta bukaezin bat besterik ez duk!

Baina hor ari gara eta hor segitzen dugu! Curriculum vitaea hola edo hala bete dezakegula pentsatzen! Eta hor ari gara, orain arte Europar Espazioaren alde ezer egin ez dugula eta, ordubeteko milaka hitzaldi eta ikastaro antolatzen ezertarako balio beharko ez luketen ziurtagiri miserable batzuk eskuratu ahal izateko.

Hor ari gara inon inoiz eskatu ez diren argitaratu liburu eta artikuluen lehen orrialdeen fotokopiak prestatzen. Ez al da, bada, nahikoa erreferentzia bibliografikoak ematearekin?

- Badaezpada, hi! Zenbat eta lodiagoa, hobe adreilua!

Eta hor ari gara curriculum normalizatuan agertzen ez diren atal egokiak asmatzen eta atalok gure arazoa duten irakaskideen curriculumetara zabaltzeko ahalegin espantsiboak egiten.

- Badakik: batasunak indarra omen zakarrek.

Hor ari gara letretakook, zientzia eta teknologia alorretarako pentsatua den curriculum normalizatua betetzean lehen tokietan agertzen diren “patenteak” eta “enpresekiko harremanak” ataletan zer jarri ez dakigula.

- “Ustiatu edo erosi diren patenteak erregistratzea”? Hi, patentatuta egongo al dituk Lazarragaren lanak?

Baina, tira, badator azkenean “txostenak egitea”-ri buruzko atala. Egia ote ene begiek dakustena? Bi baldintza pantagrueliko, txo: “erakunde publikoentzat, erakundeentzat eta garrantzia egiaztatuta duten enpresentzat” (deslokatu aurretik ala deslokatu ondoren?), lehena, eta, hara benetako baldintza, bigarrenak jartzen duena: gutxienezko balioa 12.000 eurokoa.

- Hamabi mila euro txosten bategatik? Ordaindu egiten dira ala?

Hor ari gara gixagaixo guztiok “ofiziala ez den hizkuntza batean baino gehiagotan eskolak ematea” atalekoa nola interpreta dezakegun hausnartzen. Zeren zezenlari ausarta izan behar da honakoari aurre egiteko! Ez da “ofiziala ez den hizkuntza batean” klaseak ematea, ez; “ofiziala ez den hizkuntza batean baino gehiagotan” dihardugula demostratu behar dugu!

- UPV honetan hogeita hamar urtetan euskaraz era normalduan aritzeko zailtasunak gainditu ezinik, eta hara non esaten zaigun ea ingelesez eta frantsesez/alemanieraz/arabieraz... ematen ditugun klaseak!

Hor ari gara guztiok duela hogeita hamar urte emandako hitzaldi txikienaren ziurtagiria ere bildu nahian. Esan gabe doa: dokumentu baliagarria izateko ezinbestekoa da, halaber, non eta zein egunetan eman zen jakitea. Non dabil paperak faltsifikatzen dakien tipo hori?

- Hi! Eta zergatik ez diok gutun bat idazten Ebaluazio Batzordeko mahaiburuari? Horrelako zerbait, adibidez? “Dado que, en base a los parámetros establecidos, mi curriculum docente e investigador deja tanto que desear, ruego tenga a bien aconsejar al señor rector mi jubilación anticipada. La Historia se lo agradecerá. Y yo también”.

- Erderaz!

- Zer uste duk, ba? Euskaldun bat jarriko dutela hire txosten ziztrin horretan jartzen duana ulertzeko ala?

Comments